XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZER ETA ZER IGUZKIA KUKU

Bi hitz erran ditugu azken aldian hemen iragan astezkenean zortzi eguerditik biak eta erdi artean izan dugun ikhusgarriaz: iguzkia ilhargiaren gibelean gordea, kasik dena.

Ilhargia gorapen beherapenetan pochi batez bertzea kuku baitago, halaber egunaz iguzkitik ezkinaño bat baizik ez ageri.

Hain ilhun bereziki oren bat eta laurden irian, non izar bat guhaurek gure begiz ikhusi baitugu, irriz guri so zagola, egunaren erdian.

Erran dugu, ikhusgarri hori gerthatu behar zela ez zakitenek izialdura bat ona ukhan duketela.

Huts eginik eman dauku kazeta egile langileak: izitu bide direla zakitenak.

Ez da hori; ez zakitenak ahal zirela izitu ginion; eta izaitez hala gerthatu ere omen da.

Bereziki laborari anhitz beren alhorretan, eta mendietan artzain kazetarik irakurtzen ez dutelakotz ez zakitenak, harriturik omen zagozin goiti so.

Bazen zeri egon, ez zakienarentzat.

Eta zakitenentzat, ez othe?.

Goizean goizik haurrak eta oro mintzo baitziren: agian aro ederra eginen zuela, haizeak zerutik hedoiak haizatuko zituela, eta holako.

Haurrak eta haurrekilakoak eguerdi ondoan mahainetik chuti eta bazkaria gathuei utzirik, bazoazin ikhusterat, ea noiz hasten zen gerthatu behar zelakoa.

Eta jakintsunak?.

Gizon argituak, nola uste duzue zaudela, begiak churiturik, tresnak eskuan, egunari, orenari, azken minotari beha, ez bakharrik iguzkia ilhun ikhusteko, bainan ikhusgarri horri datchikola, gero ikhusi ondoan, beren karkulen egiteko; pilota plaza paretarik zabalena eta gorena anhitz aldi chifrez osoki estaltzerainoko karkulak egiten baitituzte holakoetan, izar neurtzale jakintsun handiek.